XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BELDURRA ZER ZEN JAKITEKO BIDAIA BAT EGIN ZUENAREN ISTORIOA.

Aita batek bi seme zituen; zaharrena oso azkarra zen eta oso ongi zekien zer egin behar zuen beti, eta gazteena tontoa zen eta ez zekien ezer eta ez zuen ezer ikasten.

Hau ikustean, honela zioen jendeak: - Honekin nahiko lan izan behar du bere aitak.

Zerbait egin behar zenean, zaharrenaren esku utzi behar izaten zuen beti aitak; baina gauez zerbait egiteko agintzen zionean, edo iluntzean hilerri aldera edo leku ilun batera bidali nahi zuenean, beti erantzuten zion: - Ez, aita, beldurra ematen dit!.

Izan ere, oso beldurtia zen.

Gauean, sutondo epelean, entzuleak dardarazteko istorioak kontatzen baziren, hauek esan ohi zuten: - Hau da beldurra!.

Baina txikienak bazter batetik entzuten zituen bitartean, ezin zuen ulertu zer esan nahi zuten.